Paperaren artisauak

Ana Soro eta Marta Valdera (Patu) gara, donostiarra lehena eta erdi sevillarra eta erdi donostiarra bigarrena. Retales con Historias abenturaren protagonistak gara. Retales con Historias.

Kasualitate txikiek collagearen mundura eraman gintuzten eta hasieran guretzat jolasa eta denbora-pasa zena, arte-proiektu bihurtu da. Ez dakigu ongi nola gertatu den, baina gure sorkuntzak etxe eta horma askotara iritsi dira. Oraindik harriduraz bizitzen dugu hau! 

Gure artelanek istorioak kontatzen dituztela esatea gustatzen zaigu. Beharbada, Ana kazetaria delako izango da, edo, besterik gabe, denaren atzean istorio bat dagoela uste dugulako: erabiltzen dugun paper zatitxo bakoitzari zentzu bat bilatu ohi diogu. Halakoak gara, zer egingo diogu ba.

Tira, zerbait berezia bilatzen baduzu, betikoa ez den opari bat, zure etxerako nortasuna duen zerbait edo zure istorioa edo hurbileko norbaitena kontatuko duen obra pertsonalizatu bat... hemen gaituzu.

Enpresentzat, erakundeentzat, bizilagunentzat, lagunentzat… edonorentzat lan egiten dugu, eta bai obra pertsonalizatua bai gure obra originala saltzen dugu.

Zure istorioa partekatu nahi diguzu?